Azpeitiko eta Azkoitiko gaztetxoen igeri txapelketa, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko eka. 3a, 00:34
Zapatuan, ekainaren 8an, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6 mailetako gaztetxoek Eskolarteko Txapelketa izango dute, Azpeitiko igerilekuan, 16:00etan hasita. Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du ekimena.\ \ LH 1 eta LH 2 mailako ikasleak ez dira bereiztuko parte hartzerakoan, nahiz eta igeri elkarteetan ibili. Aldiz, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6ko ikasleak bereizi egingo dira. Batetik, igeri elkarteetan dabiltzan igerilariak, eta bestetik, elkarteetan ez dabiltzanak arituko dira.\ \ LH 1, 2, 3 eta 4koek 25 metro libre eta LH 5 eta LH 6koek 50 metro estilo librean egin beharko dituzte. Proba bukatutakoan, parte-hartzaile bakoitzak domina eskuratuko du, eta proba eta maila bakoitzeko lehenengo hiru neskek eta mutilek, trofeoak jasoko dituzte.\ \ Parte-hartzeko, ikastetxeetako kirol arduradunei eman behar zaie izena. Txapelketa honen bidez igeriketaren mundua ezagutzeko aukera ederra izango dute gaztetxoek.\ \ Animatu eta eman izena.\ \ Informazio gehiago lotura honetan:\ \ http://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2012/11/eskolarteko-txapelketa-2013-06-08.pdf