Alebinak eta eskolartekoak bikain

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko mai. 22a, 09:37
Pasa den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko alebinak eta eskolartekoak Gipuzkoako Txapelketan izan ziren, Legazpiko Udal igerilekuan. \ \ Zapatuan, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Jakes Del Pozo, Paula Urrestilla, Ane Sudupe, Laia Arregi, Maitane Goenaga eta Maialen Badiola, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa lehiaketan parte hartu zuten. Bertan, 2001 eta 2002. urteetan jaiotako mutilak eta 2002. urtean jaiotako neskak aritu ziren.\ \ Igerilari bakoitzak, lau probatan lehiatu zen. Goizean, 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izan zituzten, eta arratsaldean, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.\ Sailkapen orokorra egiterakoan, proba bakoitzaren emaitzak kontutan hartzen dira, horregatik txapelketari Igerilari Osoa Txapelketa deitzen zaio.\ \ Orokorrean, gure taldeko igerilariak oso txukun aritu ziren txapelketan. Aurrez zituzten denborak hobetzea lortu zuten proba gehienetan. \ \ Emaitzei dagokionez, Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga aurreko postuetan izan ziren lau probetan, eta horren harira, Paula Urrestillak brontzezko domina lortu zuen sailkapen orokorrean. Maitanek, berriz, laugarren postua lortu zuen azkenean. Mutilek ez zuten lortu podiumera igotzea, baina hala ere, txapelketa bikaina burutu zuten. Joanes Astigarraga eta Iñaki Etxeberria podiumetik gertu ibili ziren, eta horrek, motibazio berezi bat eman behar die aurrera jarraitzeko.\ \ Igandean, berriz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zen, eta bertan izan ziren 2000. urtean jaiotako mutilak eta 2001. urteko neskak. \ \ Azpeitko hiru igerilarik hartu zuten parte: Ane Odriozolak, Nerea Berasategik eta Jone Goenagak. \ Hauek ere bikain aritu ziren txapelketa guztian. Jone Goenaga eta Nerea Berasategik, brontzezko domina bana lortu zuten Legazpiko txapelketan. \ \ Honako emaitzak lortu zituzten gure taldeko Eskolarrek: \ \ Ane Odriozolak, 100 metro bularrean (20.) eta 100 metro librean (18.).\ Jone Goenagak, 200 metro estiloan (3.) eta 100 metro estiloan (5.).\ Nerea Berasategik, 100 metro tximeleta (3.) eta 100 metro bizkarrean (5.).\ \ Zorionak eta segi gogor prestatzen !\