Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa asteburuan, Legazpin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko mai. 15a, 09:15
Asteburu honetan, maiatzaren 18 eta 19an, taldeko alebinek eta eskolarrek Gipuzkoako txapelketak izango dituzte jokoan, Legazpiko Bikuña igerilekuan. \ \ Maiatzaren 18an, zapatua, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa izango da. Bertan lehiatuko dira 2001 eta 2002. urteetan jaiotako mutilak eta 2002. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:30etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.\ \ Frogak: \ \ Goizean 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izango dira. Arratsaldean, aldiz, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.\ \ Maiatzaren 19an, igandea, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta bertan izango dira 2000. urtean jaiotako mutilak eta 2001. urteko neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, 16:30ean.\ \ Igerilari bakoitzak jardunaldiko banakako proba batean eta erreleboen proban hartu dezake parte. Gainera, txapelketa horrek, Euskadiko Eskolarteko Txapelketarako sailkatzeko balioko du. Euskadiko Eskolarteko Txapelketa, maiatzaren 25ean izango da, Durangon. \ \ Xehetasunen, ordutegi aldaketen, irteera orduaren eta bazkariaren berri astean zehar emango die entrenatzaileek txapelketetan parte hartuko duten igerilariei.\ \ Zorte on denei eta eurre!\ \