Taldeko infantilak eta juniorrak bikain Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko api. 22a, 14:54
Pasa den zapatuan, taldeko infantil eta junior mailako igerilariak Tolosan izan ziren 1. GIF Sarian parte hartzen. Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Imanol Odriozola, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain izan ziren partaideak. Bakoitzak bi probatan hartu zuen parte eta maila ona erakutsi zuten. Ez ohiko probetan lehiatu ziren azpeitiarrak, eta hala ere, emaitza onak lortu zituzten. \ \ Oihana Goenagak, Udako Espainiako Txapelketarako gutxieneko berria lortu zuen, 400 metro libreko proban. Neguko denboraldia bukatu eta atsedenaldia eduki arren, gure igerilariek, gogotsu eta indartsu hasi dute udako denboraldia. Hurrengo proba, 2. GIF Saria, maiatzaren 4an izango dute, Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan.