Zapatuan hasiko da udako igeri denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko api. 18a, 10:06
Zapatuan, apirilak 20an, goizeko 9:30etan hasita, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta juniorrek Tolosako Usabal kiroldegian GIF Lehenengo Saria P25 izango dute. \ \ Tolosako lehiaketarekin, udako denboraldiari hasera emango diote gure igerilariak. Igerilari bakoitzak bi probatan hartu ahal izango du parte. Lehiaketa honek eta hurrengoak berezitasun bat izango dute; probak mistoak izango dira, hau da, neskak eta mutilak batera arituko dira. \