Pontevedratik gustura itzuli dira Goenaga ahizpak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko mar. 25a, 17:50
Ainhoa eta Oihana Goenaga gustura eta sentsazio onarekin itzuli dira, Pontevedran (Galizia) jokatutako Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketatik. Espainiako eta nazioarteko igerilari onenak izan dira bertan. \ \ Goenaga ahizpak, bere mailan ibili dira, Ainhoa finalerdietara iritsi zen 100 eta 200 metro bizkar probetan. Oraindik infantil eta junior mailan lehiatzen dute, eta Pontevedrako Txapelketa absolutuen lehiaketa izan da. Ainhoak eta Oihana ongi ibili diren arren, goi mailako ikastaro bat bezala hartu behar izan dute Galiziako lehiaketa, munduko onenen artean lehiatzeko aukerak ez dira-eta ohikoak. \ \ Aurten, uztailaren 19tik abuztuaren 4ra, Munduko Igeriketa Txapelketa jokatuko da Bartzelonan (BCN 2013). Pontevedrako nazioarteko lehiaketak, BCN 2013-rako txartelak irabazteko balio izan du. \ \ Orain, aste santuko oporrak aprobetxatuz, udarako txapelketak prestatzen hasiko dira gure igerilariak. Animo eta eutsi gogor! \