Pablo Etxeberria Euskal Herriko Distantzia Luzeko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko urt. 22a, 15:35
Pablo Etxeberria azpeitiar igerilaria Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketan garaile izan zen joan den igandean. Lehiaketa, Getxoko Fadura igerilekuan jokatu zen, eta Pablo infantil mailan bi kilometroko proban lehiatu zen. Zorionak Pablo. \ \ Bestalde, zapatuan, Izarraitzeko benjamin eta alebin mailako igerilariak Legazpiko igerilekuan Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia izan ziren. Izarraitzeko 45 igerilari zeuden izena emanda eta azkenean 22 joan ziren probara. Sansebastianek zerikusia izango zuten baja horiekin.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek, beste behin ere, igeri egiteko estilo eta teknika bikainak erakutsi zituzten eta astean zehar entrenamenduetan ikasitakoa harro erakutsi zuten. Emaitza onak izan zituzten azpeitiarrek, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.\ \ Igerilari bat aipatu behar dugu, Iker Aizpuru (Azpeitia, 2004) da. Gaixotasun baten ondorioz gurpildun aulkian dabil azken bi urteotan, baina uretan, oraindik ez du parekorik aurkitu, hiru lehiaketatan hiru garaipen lortu ditu-eta.\ \ Entrenatzaileak pozik bueltatu ziren txapelketan ikusitakoarekin. Bai uretan erakutsitakoarekin eta baita berriz kanpoan izandako jarreragatik ere. Zorionak, beraz, igerilariei, entrenatzaileei eta ezinbesteko laguntza ematen duten guraso guztiei.\ \ Emaitzak: http://www.afedegi.com/natacion/pdf/datos/natacion/E/2013129_93935_RESULTADOS%202%C2%AA%20LED.pdf\