Hiru txapelketa aste bukaeran

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2012ko abe. 12a, 02:13
Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru txapelketetan hartuko dute parte: Azpeitian, Irunen eta Oviedon. \ \ Azpeitian Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da, eta larunbatean eta igandean izango dira probak. Oraingoan igerilari helduek hartuko dute parte. Ddenboraldiko lehen proba izango dute gehienek eta sasoi puntu onena ez izan arren, ziur dena emango dutela uretan. \ \ Irunera, Euskal Herriko Taldeen Kopan parte hartzera joango dira bi azpeitiar igerilari larunbatean eta igandean. Han, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talde indartsuenak izango dira nor baino nor. Hauek ere denboraldia estreinatuko dute eta aurreko urteko denborak jaistea izango dute helburu. \ \ Hirugarrengo hitzordua Asturiasen izango du Izarraitz Igeri Elkarteko Ander Idoetak. Anderrek VIII. Oviedo Hiriko Kopan arituko da. Lehiaketa honetan adimen urritasuna duten igerilariak hartuko dute parte. \ \ Zorte on denei. \