Kirol Zehaztasun ligaren lehen jardunaldia, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2012ko aza. 27a, 15:40
Aste batzuen atzerapenarekin, baina azkenean larunbat honetan (abenduak 1) hasiko da gure igerilari gaztetxoen denboraldia. \ \ Azpeitiko udal igerilekuan izango dute hitzordua. Kirol Zehaztasun ligako lehen proba da eta bertan hartuko dute parte 2001, 2002, 2003 eta 2004. urteetan jaiotako neskek; eta mutilek, berriz, 2000, 2001, 2002, 2003 eta 2004. urteetan jaiotakoak. 16:00etan hasiko da eta Izarraitz IE-ko igerilariarekin batera lehiatuko dute, besteak beste, Azkoitiko Zubiaurre, Eibarko Urbat, Oñatiko Aloña Mendi, Bergara eta Legazpiko igerilariek. \ Igerilari txiki hauen “erakustaldia” ikusi nahi izanez gero azaldu zaitezte larunbatean igerilekuko harmailetara. \ \ Etxean utzi beldurrak eta animo lehen aldiz lehiatu behar duzuenok.