Ez zait gustatzen

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Ibarguren 2013ko urt. 22a, 17:36

-Ez zait gustatzen estimatzen dudan norbaitek niretzat garrantzitsua den zerbaitetan huts egiten didanean.

-Bizitzan garrantzitsuena dirua dela pentsarazten dizuten egoerak eta pertsonak.

-Uneoro irribarre faltsu bat erakusten dutenak.

-Ez zait gustatzen jendea kalean atzerritarrez kexatzen ibiltzea, azken urte hauetan gertatzen ari denaren erantzukizuna beraiena balitz bezala.

-Pertsona bat pertsonalki ezagutu aurretik ustezko pertsona hori nolakoa den erabaki duen jendea. Neuk egin izan dut akats hori.

-Ez zait gustatzen soldata handia irabazi arren, dena berarentzat gordetzen duena.

-Ez zait gustatzen KRISI hitza aipatzen dugunean Azpeitia, Gipuzkoa, Euskal Herria, Espainia edo Europa bakarrik izatea kontutan. Ez zait gustatzen Afrika, Hego Amerika edo Asiako leku askotan aspaldidanik hau baino KRISI latzagoa bizi dutela ahaztuta dugula gogoratzea.

>-Ez zait gustatzen arazo txiki batetik MUNDU bat egiten duen jendea. Baina ezta arazo larri bat ezerezean utzi nahi duen jendea ere.

-Ez zait gustatzen ezkorregia den jendea, baina baikorregia den jende batekin ere deseroso sentitu naizela aitortu behar dut.

-Ez zaizkit gustatzen milioiak irabazten dituzten kirolari, politikari, bankero, aktore, enpresa buru eta abarrak.... eta gutxiago gustatzen zaizkit diru hori merezi dutela pentsatzen duten guztiak.

-Ez zait gustatzen sinplea ez den jendea.

-Ez zait gustatzen eliteko kirolari asko edozer gauza hartzen ibiltzea. Ez zait gustatzen hori onartzen eta justifikatzen duen gizarte bat.

-Ez zait gustatzen bizitza honetan dena (osasuna, lana, harremanak, maitasuna, dirua, zoriona) geure eskuan dagoela pentsatzen duen jendea.

-Ez zaizkit beste gauza asko gustatzen......