Gurpil zulatuak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Ibarguren 2007ko api. 1a, 15:04

Ez dira egun asko pasa Altuna-Uriako enpresako kamioi batzuk eraso bat jaso zutenetik. Gurpilak zulatu zizkieten. AHT (Abiadura handiko trenaren ) eraikitze lanengatik egindako protesta izan zen. ) Bandalismo hutsa batzuentzat. Hori baino zerbait gehiago beste batzuentzat.

 

Kontua da, gure Euskal Herri maite honetako jauntxo batzuk erabaki dutelako hasi direla obra horiek egiten. Eta lehenbailehen hasi direla egiten gainera, inor konturatzen hasi baino lehen, errauzketa planta edo beste arazo batzuekin gertatzen ari diren protestak kontu honetara zabaldu baino lehen.

 

Zergatik egiten dituzte kontu hauek horren kontu handiz? Horren isilik? Nor dago tren honekin aterako diren etekinen atzean? Euskal herriko naturak zein aldaketa izango dituen badakigu? Axola zaigu?