Eskuz banakako nahiz binakako pilota partidak jokatuko dituzte etxean bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko api. 11a, 12:07
Izarraitz pilotalekua.

Bederatzi partida jokatuko dituzte guztira. Ostiralean, Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan izango dira norgehiagokak, eta zapatuan, Izarraitzen.

Ostiralean eta larunbatean eskuz banakako lau eta erdiko nahiz binakako bederatzi partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek, Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.

Ostiralean, 18:15etik aurrera, eskuz banakako lau eta erdiko txapelketako hiru partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan:

  • Unanue (Abantzu) vs Azkue (Ilunpe). Jubenilak, bigarren maila. 18:15ean hasita.
  • Sarasua (Ilunpe) vs Lasa (Oiarpe). Jubenilak, lehen maila. 19:00etan.
  • Odriozola (Ilunpe) vs Matxinandiarena (Tartaloetxe). Nagusiak, lehen maila. 19:00etan.

Ostiralean, 18:15etik aurrera, eskuz banakako lau  eta erdiko txapelketako bi partida eta eskuz binakako bat jokatuko dituzte Frontoi Txikian:

  • Iturralde (Ilunpe) vs Zabala (Abantzu). Kadeteak, bigarren maila.
  • Mendizabal (Ilunpe) vs Mayo (Abantzu). Kadeteak, bigarren maila.
  • Ilunpe 2 vs Aloña Mendi 3. Infantilak, bigarren maila.

Zapatuan, 16:00etan hasita, eskuz banakako lau  eta erdiko txapelketako hiru partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan:

  • Arsuaga (Ilunpe)  vs Etxeberria (Oiarpe). Kadeteak, lehen maila.
  • Azpiazu (Ilunpe) vs Otazu (Bergara). Jubenilak, bigarren maila.
  • Labaka 8ilunpe) vs Ojuel (Hernani). Nagusiak, lehen maila.