Ostiralean binakako bost partida jokatuko dituzte Ilunpekoek

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko mar. 13a, 10:30
Izarraitz pilotalekua.

Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian izango dira pilota partidak; aurreneko frontoian 18:15etik aurrera eta bigarrenean 19:00etatik.

Eskuz binakako bost pilota partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek etxean. Partida guztiak ostiralean jokatuko dituzte.

Ostiralean, 18:15etik aurrera, eskuz binakako hiru partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe 2 vs Behar Zana 2 (infantilak lehen maila).
  • Ilunpe 1 vs Tolosa 2 (infantilak lehen maila).
  • Ilunpe 1 vs Aloña Mendi (jubenilak bigarren urtekoak).

Ostiralean, 19:00etan hasita, bi partida jokatuko dituzte Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 2  vs Zazpi Iturri 1 (kimuak bigarren urtea, lehen maila).
  • Ilunpe 2 vs Arrasate 3 (infantilak bigarren maila).