Martijak eta Sanchezek Gipuzkoako Udaberri Saria irabazi dute larruzko paletan

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko mar. 10a, 17:16
Sanchez eta Martija sari banaketan. (Ilunpe pilota elkartea)

Debako (Gipuzkoa) Euskal Jolas elkarteko Badiola eta Prieto pilotarien aurka neurtu dituzte indarrak, eta azpeitiarrak izan dira nagusi, 20 eta 35 gailenduta.

Eneko Martija eta Mikel Sanchez Ilunpe pilota elkarteko bikote azpeitiarrak Gipuzkoako Udaberri Saria irabazi du larruzko paletan. Debako Euskal Jolas elkarteko Iñaki Badiola eta Manex Prietoren aurka neurtu dituzte indarrak hango frontoian, eta 20 eta 35 nagusitu dira azpeitiarrak.