Eskuz binakako lau partida jokatuko dituzte Ilunpekoek etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko mar. 6a, 10:31
Izarraitz pilotalekua.

Lau partidak Izarraitz pilotalekuan jokatuko dituzte, ostiralean hiru eta bat zapatuan.

Ostiralean eta larunbatean eskuz binakako lau partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek, denak Izarraitz pilotalekuan.

Ostiralean, 18:30etik aurrera, eskuz binakako hiru partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe 3 vs Ospele 1 (neskak).
  • Ilunpe 1 vs Abantzu 1 (kimuak bigarren urtea, bigarren maila).
  • Ilunpe 2 vs Beloki 2 (kimuak bigarren urtea, bigarren maila).

Zapatuan, 12:00etan Udaberriko Sariketako eskuz binakako partida bat jokatuko dute Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe 2  vs Eibar 2 (neskak).