Eskuz binakako bederatzi pilota partida jokatuko dituzte Ilunpekoek ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko ots. 28a, 16:01
Frontoi Txikia.

Asteburuan etxean jokatuko dituzten eskuz binakako pilota partida guztiak ostiralean izango dira, bost Frontoi Txikian eta lau Izarraitz pilotalekuan.

Ostiralean eskuz binakako bederatzi partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.

Ostiralean, 18:30etik aurrera, eskuz binakako bost partida jokatuko dituzte Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 2 vs Oiarpe (infantilak lehen maila).
  • Ilunpe 2 vs Aloña Mendi 3 (infantilak bigarren maila).
  • Ilunpe 1 vs Goierri 1 (kimuak bigarren urtea, bigarren maila).
  • Ilunpe 2 vs Beloki 1 (kimuak bigarren urtea, bigarren maila).
  • Ilunpe vs Behar Zana (kadeteak hirugarren maila)

Ostiralean, 18:15etik aurrera, Udaberriko Sariketako eskuz binakako lau pilota partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe  vs Tolosa (kadeteak lehen maila).
  • Ilunpe vs Behar Zana (jubenilak lehen maila).
  • Ilunpe 2 vs Oiarpe 1 (neskak).
  • EPLE vs Ilunpe 2 (jubenilak bigarren maila).