Ilunpeko pilotari gazteek bost partida jokatuko dituzte ostegunetik igandera artean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko ots. 7a, 10:30
Pilota.

Ostegunean, ostiralean, zapatuan eta igandean izango dira pilota partidak, Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.

Bihartik igandera bitartean, eskuz binakako bost partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.

Osteguna, 20:15etik aurrera, eskuz binakako partida jokatuko dute Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe 1 vs Ospele 1 (kimuen bigarren urtea, bigarren maila).

Ostiralean, 19:00etatik aurrera, eskuz binakako bi pilota partida jokatuko dituzte Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 2 vs Ospele (kimuak bigarren urtea, lehen maila).
  • Ilunpe 1 vs Aretxabaleta 3 (infantilak lehen maila).

Zapatuan, 12:00etan, gizonezko kadeteen partida izango da Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe E vs Lapke.

Igandean, 10:00etan, 22 urtez azpikoen binakako partida, Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe vs Lapke A.