Ostiralean eta zapatuan pilotari gazteak lanean ikusteko aukera izango da

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko urt. 31a, 09:54
Izarraitz pilotalekua.

Ilunpeko pilotariek binakako zortzi norgehiagoka jokatuko dituzte ostiralean eta zapatuan, Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan.

Ostiralean eta zapatuan zortzi partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.

Ostiralean, 18:15etik aurrera, Udaberri Sariko binakako hiru pilota partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe vs Gazteleku (jubenilak lehen maila).
  • Ilunpe 1 vs Intxurre (jubenilen bigarren maila).
  • Ilunpe vs Abantzu 2 (kadeteak hirugarren maila).

Ostiralean, 18:15etik aurrera, eskuz binakako hiru pilota partida jokatuko dituzte Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 1 vs Lapke 4 (infantilak bigarren maila).
  • Ilunpe 2 vs Lapke 1 (infantilak lehen maila).
  • Ilunpe 2 vs Ospele 2 (kimuak bigarren urtea, bigarren maila).

Zapatuan, 16:00etatik aurrera, bi partida izango dira Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe E vs Zugarralde.
  • Ilunpe 3 vs Tolosa 1 (Udaberri Saria binaka, neskak lehen maila). 16:45ean hasita.