Bihar eta etzi artean hamar pilota partida jokatuko dituzte Ilunpekoek etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko urt. 11a, 12:38
Izarraitz pilotalekua.

Bihar eta etzi artean Ilunpe elkarteko pilotari gazteen partidak izango dira Frontoi Txikian nahiz Izarraitz pilotalekuan.

Asteburu honetan ere izango da Ilunpeko pilotari gazteak herrian lanean ikusteko aukera. Bihar eta etzi, guztira hamar partida jokatuko dituzte Ilunpekoek Izarraitzen zein Frontoi Txikian.

Bihar, 18:30etik aurrera, lau partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan, hiru partida Udaberri Saria txapelketakoak eta bat Gipuzkoako eskuz binakako pilota txapelketakoa:

  • Ilunpe 2 vs Aloña Mendi (jubenilen bigarren maila).
  • Ilunpe vs Gazteleku (kadeteen bigarren maila).
  • Ilunpe vs Arrasate (kadeteen hirugarren maila).
  • Ilunpe 2 vs Hernanil 5 (kimuen bigarren urtea, lehen maila).

Frontoi Txikian, bihar, 18:15etik aurrera, eskuz binakako lau partida jokatuko dituzte:

  • Ilunpe 1 vs Tolosa 2 (infantilen bigarren maila).
  • Ilunpe 3 vs Ataun (infantilen bigarren maila).
  • Ilunpe 2 vs Lapke1 (infantilen bigarren maila).
  • Ilunpe 2 vs Aretxabaleta 3 (kimuen bigarren urtea, bigarren maila).

Larunbatean, berriz, bi pilota partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan: 16:00etan, gizonezko kadeteen eskuz binakakoa jokatuko du Ilunpek San Migelen kontra. Segidan, 16:45ean, Udaberri Sariko eskuz binakako txapelketako N1 mailako Ilunpe 3k eta Gaztelekuk elkarren kontra jokatuko dute.