Gipuzkoako eskuz banakako finala irabazi du Arrarasek

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko urt. 4a, 15:22
Arraras, eskuinean, kopa eskuan duela.

Goierriko Gorostidiren aurka neurtu ditu indarrak Arrarasek, Urretxun, eta azpeitiarra izan da nagusi.

Gipuzkoako eskuz banakako finalak jokatu zituzten joan den asteburuan Ilunpe pilota elkarteko kideek, eta horietako batek finala irabazi zuen: Arrarasek, hain zuzen ere. Goierriko Gorostidiren aurka neurtu zituen indarrak Arrarasek, Urretxun, eta azpeitiarra izan zen nagusi.

Bestalde, Ilunpeko Larramendik Kuku klubeko Tolosaren aurka jokatu zuen, baina ezin izan zuen irabazi, eta Montorik ere galdu egin zuen Aloñako Azkueren aurka.