Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketako lau partida jokatuko dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2023ko abe. 14a, 17:00

Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketako lau partida jokatuko dituzte bihar eta igandean Ilunpeko pilotariek Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.

Asteburu honetan ere izango da Ilunpeko pilotari gazteak herrian lanean ikusteko aukera. Bihar eta igandean, guztira lau partida jokatuko dituzte Ilunpekoek Izarraitzen zein Frontoi Txikian, guztiak ere Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketakoak.

Bihar, ostirala, 18:15etik aurrera, eskuz banakako hiru partida jokatuko dituzte Izarraitzen:

  • Lizarralde (Ilunpe) vs Egiguren (Ilunpe) (kimuen bigarren urteko lehen maila).
  • Azkue (Ilunpe) vs Aldazabal (Azkoitia) (jubenilen bigarren maila).
  • Iturralde (Ilunpe) vs Alberdi (Azkoitia) (kadeteen bigarren maila).

Igandean, berriz, kimu mailako bigarren urteko pilotarien neurketa jokatuko dute, 10:00etan hasita, Frontoi Txikian:

  • Urbistondo (Ilunpe) vs Ariznabarreta (Soraluze).