Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketaren partidak jokatuko dituzte gaur eta bihar Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2023ko abe. 1a, 16:08

Gaur bosna partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek Izarraitzen eta Frontoi Txikian, 18:15etik aurrera. Bihar, berriz, Frontoi Txikian hiru partida ikusi ahal izango dira, 16:00etan hasita.

Asteburu honetan ere izango da Ilunpeko pilotari gazteak herrian lanean ikusteko aukera. Gaur eta bihar, guztira hamahiru partida jokatuko dituzte Ilunpekoek Izarraitzrn zein Frontoi Txikian, guztiak ere Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketakoak.

Gaur, 18:15etik aurrera, bosna partida jokatuko dituzte bi pilotalekuetan. Izarraitzen, nagusien, jubenilen eta kadeteen partidak ikusteko aukera izango da, honako hauek:

  • Aranguren (Ilunpe) vs Perez (Lapke) (kadeteen lehen maila).
  • Iturralde (Ilunpe) vs Alvarez (Gazteleku) (kadeteen bigarren maila).
  • Labaka (Ilunpe) vs Santxo (Pagazpe) (nagusien lehen maila).
  • Mendizabal (Ilunpe) vs Aldazabal (Azkoitia) (kadeteen bigarren maila).

Frontoi Txikian, gaur, infantil mailako pilotariak ariko dira:

  • Urrestilla (Ilunpe) vs Ormazabal (Hernani) (lehen maila).
  • Ansola (Ilunpe) vs Eizagirre (Behar Zana) (lehen maila).
  • Larramendi (Ilunpe) vs Bordagarai (Gure Txeru) (bigarren maila).
  • Zuhaitz Labaka (Ilunpe) vs Arrieta (Lapke) (bigarren maila).
  • Montori (Ilunpe) vs Telleria (Eibar) (bigarren maila).

Bihar, berriz, kimu mailako bigarren urteko pilotarien hiru neurketa jokatuko dituzte, 16:00etan hasita, Frontoi Txikian:

  • Urbistondo (Ilunpe) vs Uharte (Tolosa).
  • Oiartzabal (Ilunpe) vs Miranda (Hernani).
  • Arraras (Ilunpe) vs Eñaut Lertxundi (Ospele)