Ostiralean eta larunbatean pilota partidak jokatuko dituzte Ilunpekoek

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2023ko aza. 22a, 12:30

Ostiralean, Izarraitz eta Frontoi Txikian jokatuko dituzte eskuz banakako nahiz binakako partidak. Larunbatean, neurketa bakarra izango da Izarraitzen.

Ostiralean, 18:15etatik aurrera, eskuz banakako eta binakako pilota partidak izango dira bai Frontoi Txikian eta bai Izarraitz pilotalekuan. Frontoi txikian eskuz banakako bi partida jokatuko dituzte: kadeteen bigarren mailako Larramendik (Ilunpe) Aiestaranen (Gure Txeru) kontra jokatuko du eta infantilen bigarren mailako Peñagarikanok (Ilunpe) Egurbideren kontra (Aloña). Eskuz binaka, berriz, jubenilen bigarren mailako Ilunpe 1ek Hernani 2ren aurka jokatuko du.

Izarraitz pilotalekuan eskuz banakako lau partida jokatuko dituzte ostiralean: nagusien lehen mailako Odriozolak (Ilunpe) Iraetaren (Tolosa) kontra jokatuko du eta Aimar Egigurenek (Ilunpe) Arteagaren (Ataun) aurka. Jubeniletan, lehen mailako Otaegik (Ilunpe) Harreguy (Lapke) izango du aurkaria eta bigarren mailako Azkuek (Ilunpe) Amuategi (Eibar).

Zapatuan, 16:30ean hasita, jubenilen bigarren mailako Labakak (Ilunpe) Astigarragaren (Azkoitia) kontra jokatuko du Izarraitz pilotalekuan.