Piota partidak izango dira ostiralean Frontoi Txikian eta Izarraitzen

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2023ko aza. 8a, 15:55

Eskuz banakako eta binakako pilota partidak jokatuko dituzte bi pilotalekuetan.

Ostiralean, azaroaren 10ean, Ilunpeko pilotariek hainbat pilota partida jokatuko dituzte Frontoi Txkian eta Izarraitz pilotalekuan.

18:00etan hasiko dira Frontoi Txikian pilota partidak, eta infantil mailakoek eskuz banakako bost partida jokatuko dituzte. Lehen mailako Ansolak (Ilunpe) Landaren (Lapke) kontra jokatuko du, eta Urrestillak (Ilunpe) Ortuetaren (Aretxabaleta) aurka. Bigarren mailakoak ariko dira gero: Larramendik (Ilunpe) Atorrasagastiren (Ospele) aurka jokatuko du; Montorik (Ilunpe) Irastorzaren (Legazpi) kontra; eta Aiur Labakak (Ilunpe) Montalvo (Bergara) izango du aurkaria.

Izarraitz pilotalekuan 18:30ean ekingo diete pilota partidei. Aurrena kimuen bigarren urtekoek eskuz banakako lau partida jokatuko dituzte: lehen mailako Lizarraldek (Ilunpe) Zuazoren (Aretxabaleta) kontra jokatuko du, eta Aranburuk (Ilunpe) Akizuren  (Aretxabaleta) aurka; bigarren mailako Oiartzabalek (Ilunpe) Elorriagaren (Arrasate) aurka eta Arrarasek (Ilunpe) Goikoetxearen (Legazpi) kontra. Eskuz binaka nagusien hirugarren mailako partida jokatuko du Ilunpe 3k Beloki 1en kontra.