Eskuz banakako eta binakako partidak jokatuko dituzte Ilunpekoek gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2023ko aza. 3a, 08:17
Frontoi Txikia.

Frontoi Txikian banakako pilota partidak jokatuko dituzte eta Izarraitz pilotalekuan binakakoak. 

Ilunpeko pilotari gazteek gaur eta bihar eskuz banakako nahiz binakako pilota partidak jokatuko dituzte Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan.

Gaur, ostirala, Frontoi Txikian banakako esku pilota partidak jokatuko dituzte, 18:15ean hasita. Kimuen bigarren urteko bigarren mailako Oiartzabalek (Ilunpe) Egañaren (Abantzu) kontra jokatuko du eta kimuen bigarren urteko lehen mailako Egigurenek (Ilunpe) Urkiaren (Aretxabaleta) kontra. Infantiletako bigarren mailakoek hiru partida jokatuko dituzte; Peñagarikanok (Ilunpe) Etxaberen (Gaztelupe) aurka; Arsuagak (Ilunpe) Ormazabalen (Lapke) kontra; eta Aiur Labakak (Ilunpe) Gezalagaren (Aloña) kontra.

Izarraitz pilotalekuan, berriz, eskuz binakako norgehiagokak izango dira gaur, 18:30ean hasita. Kadeteen bigarren mailan, Ilunpek Oiarpe 1en kontra jokatuko du; kadete lehen mailakoetan, berriz, Ilunpek Lapke 1 izango du aurkaria; eta jubenilen lehen mailako Ilunpekoek Intxurreren aurka jokatuko dute.

Bihar, zapatua, Frontoi Txikian eskuz banakako bi partida jokatuko dituzte, 16:00etan hasita. Kimuen bigarren urteko eta bigarren mailako Urbistondok (Ilunpe) Agudoren (Aretxabaleta) aurka jokatuko du, eta infantiletako lehen mailako Beristainek (Ilunpe) Izagirreren kontra (Abantzu).