Gaurtik igandera eskuz banakako eta binakako hainbat partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2023ko urr. 26a, 18:06

Frontoi Txikian nahiz Izarraitz pilotalekuan izango dira pilota partidak.

Ilunpe pilota elkarteko pilotariek eskuz binakako eta banakako hainbat partida jokatuko dituzte gaur eta igandea bitartean.

Gaur, osteguna, eskuz banakako neurketa jokatuko dute infantiletako lehen mailakoek, 19:00etan, Frontoi Txikian. Ansola (Ilunpe) Errastiren (Aretxabaleta) kontra ariko da.

Bihar, ostirala, 18:00etatik aurrera, Frontoi Txikin jokatuko dituzte eskuz banakako bi pilota partida. Bigarren mailako infantiletako Zuhaitz Labakak (Ilunpe) Mendizabalen (lapke) kontra jokatuko du, eta Montorik (Ilunpe) Arrietaren (Abantzu) aurka.

Etzi, zapatua, Izarraitzen eta Frontoi Txikin izango dira pilota partidak, bietan 16:00etan hasita. Izarraitzen eskuz binaka jokatuko dute bigarren mailako jubeniletako Ilunpe 1ek Oiarperen kontra; hirugarren mailako kadeteetako Ilunpek Behar Zanaren aurka; eta hirugarren mailako nagusietako Ilunpe 2k Zazpi Iturri 2ren kontra. Eskuz banaka, berriz, infantiletako lehen mailako Urrestillak (Ilunpe) Sarriegiren (Lapke) kontra jokatuko du.

Frontoi Txikian, berriz, eskuz banakako partida jokatuko dute zapatuan bigarren mailako infantiletako Olazabalek (Ilunpe) eta Aristorenak (Gure Txeru).

Igandean, Ohorezko mailako nagusien eskuz binakako neurketa izango da, 16:30ean, Izarraitz pilotalekuan. Ilunpek Tartaloetxeren kontra jokatuko du.