Errendimendu Txapelketako bi partida, bihar Izarraitzen

19:00etan hasiko da asteburu honetako hitzordua Azpeitiko pilotalekuan.

Ilunpe elkarteko pilotariek bi hitzordu garrantzitsu dituzte asteburuan herritik kanpo, Gipuzkoako Herriartekoaren finalaurrekoaren joanekoa eta Berria txapelketaren final laurdenak, baina Izarraitz pilotalekuan ere izango da esku-pilotaz gozatzeko aukera.

Hain zuzen ere, bihar, 19:00etan hasita, Errendimendu Txapelketaren barruko bi partida jokatuko dituzte Izarraitzen.