Errendimendu Txapelketako eta Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako lehiak, bihar

Neurketak Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan izango dira, 18:30ean hasita.

Aste honetan ere hainbat pilota partida izango dira herrian. Bihar, ostirala, izango dira neurketak Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan.

18:30ean hasita, hiru neurketa izango dira Frontoi Txikian; Errendimendu Txapelketako bi eta Gipuzkoako Lau eta Erdiko lehiako bat. Izarraitzen ere ordu berean hasita jokatuko dituzte Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako lau norgehiagoka.