Untoriarekin jokatuko du Alberdik San Inazio eguneko pilota partidan

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2017ko uzt. 26a, 13:38
Uztailaren 31n, San Inazio egunean, 22:30ean hasita Izarraitz Pilotalekuan jokatuko den pilota jaialdiko lehen partidan aldaketa bat egongo da. Ilunpeko kidea den Jon Alberdik Alvaro Untoria errioxarrarekin osatuko du bikotea. Hasiera batean Ibai Zabala, eta, ondoren, Andoni Aretxabaleta jokatzekoak baziren ere, azkenean Untoria izango du lagun azpeitiar gazteak. Aurkari izango dituzte Elordi eta Merino I.a. Jaialdiko partida nagusia berdin mantentzen da, Altuna III.a eta Rezusta, Bengoetxea VI.a eta Albisuren aurka ariko dira. \ \ Sarreren erreserba 660-80 66 80 telefonora deituta egin daiteke. Bestela, txarteldegiaren ordutegia honakoa izango da: uztailaren 29an 18:00etatik 20:00etara, eta uztailaren 31n 12:00etatik 14:00etara eta 20:00etatik aurrera.