Bihar jarriko dituzte salgai Herriarteko Pilota Txapelketako finalerako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2017ko eka. 27a, 09:43
Zapatuan Herriarteko Pilota Txapelketako finala jokatuko du Azpeitiak. Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango da hitzordu handia, 16:30ean hasita, eta Oiartzungo taldea izango dute aurrean Ilunpeko pilotariek. Partida gogorrak aurreikusten diren arren, azken bi urteetako lorpena errepikatu eta hirugarren aldiz jarraian txapela eskuratzeko ilusioz egingo diote aurre zapatuko hitzorduari Azpeitiko ordezkariek.\ \ Finalerako sarrerak Frontoi-Txikiko bulegoan eskuratu ahal izango dira astean zehar, zehazki, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean,18:30etik 20:00etara. Kantxako sarrerek 10 euro balio dute eta goiko harmailakoek 5 euro. Aurreko kasuetan bezala, finalera joateko ere doako autobus zerbitzua antolatuko da, 15:00etan anbulatorio aurreko geltokitik abiatu eta finalak amaitzean itzuliko dena. Autobusean joateko beharrezkoa da izena ematea sarrerak erostearekin batera.\ \ Zapatuko hitzordua baino lehen, asteazken arratsaldean, entrenamendu saioa izango dute Azpeitiko pilotariek finaleko eszenatokian. Entrenamendu horretan zehaztuko dute Ilunpeko teknikariek finalean arituko den pilotari taldea.\ \ Ilunpe Pilota Elkarteak zale guztiak finalera joatera animatu nahi ditu, txapelketa guztian agertutako babesarekin errazagoa izango baita txapela Azpeitia ekartzea.