Ilunpeko pilotariek emaitza onak lortu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2017ko eka. 26a, 09:56
Asteburu ona izan da Ilunpe Pilota Elkartearentzat. Herriarteko txapelketan finalerako txartela eskuratzeaz gain, beste hainbat lorpen eskuratu dituzte taldeko pilotariek. Alebin eta Infantil mailetan Udaberri sariko txapeldunak izan dira eta Tolosako 4terdiko Sanjuan txapelketan ere emaitza bikainak lortu dituzte, Unai Alberdi txapeldun kadete mailan eta Gorka Iriarte azpitxapeldun jubeniletan. Zorionak!