Asteburuko pilota partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2016ko ira. 30a, 14:38

Bihar, zapatua, jokatuko dira asteburu honetako pilota partidak Frontoi Txikian. 11:30ean hasita, Gipuzkoako ezker hormako txapelketako bi partida izango dira. Aurrenekoan, kadeteen 1.mailakoan, Ilunpe eta Gazteleku (Andoain) izango dira aurrez aurre. Ondoren, seniorren ohorezko mailan, Ilunpe eta Tartaloetxe (Zegama) lehiatuko dira.