Javier Murua izan da Ilunpe Pilota Elkarteak antolaturiko zozketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2016ko mai. 30a, 15:17
Javier Murua (argazkian goian eskubian, saria jasotzen) izan da Ilunpe Pilota Elkarteak antolaturiko zozketaren irabazlea. Bera da 10.936 zenbakidun boletoaren jabea eta, ondorioz, saria eskuratu duena. Modu honetan, joan den igandean Irribarriak eta Urrutikoetxeak jokaturiko finalerako lau kantxako sarrera lortu zituen eta, gainera, Hotel Loiola jatetxean lau afari eta 1.200 euro dirutan ere jaso ditu Ilunperen eskutik.\ \ Bestalde, Ilunpe Pilota Elkarteko kideek txapelketetan murgildurik jarraitzen dute. Herriartekoan, azpeitiarrek Bergara kanporatu dute eta Oiartzunen aurka arituko dira final laurdenetan. Oiartzuarrek talde bikaina dute eta txapela irabazteko hautagai sendoenetakoak dira. Joaneko partidak Azpeitian jokatuko dira larunbat honetan, maiatzak 5, arratsaldez. Ordua oraindik zehaztu gabe dago. Etxean jokatzearen abantaila baliatzeko, herritar guztien babesa beharrezkoa izango da.\ \ Berria Txapelketari dagokionez, Ilunpekoek Buruzgain talde nafarra gainditu dute final zortzirenetan. Hurrengo fasea ekainaren 12an jokatuko da eta Hernani izango dute aurkari.