2016rako babesle bila dabil Ilunpe Pilota Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2016ko urt. 7a, 11:36
Arrakastaz beteriko urte izan da joan dena taldearentzat, Gipuzkoako eta Euskal Herriko Herriarteko txapeldun izan baitzen Ilunpe, besteak beste. Orain, urte berriarekin batera, pauso bat aurrera eman eta mailarik gorenenean egonkortu nahi du Ilunpek. Bide horretan, elkarteak beharrezkoa ikusten du babesleen laguntza. Horregatik, Ilunpe Pilota Elkarteko babesle izateko interesatuei deialdia luzatzen diegu. Horretarako 627 084 667 telefonora deitu behar dute interesatuek, urtarrilaren 31a baino lehen. Herrian erroturiko kirol elkarte bateko babesle izateak dakartzan abantailak eskuratzeko aukera bikaina da. \ \ Bestalde, Gabonen ostean urtarrilaren 11an, hasiko dira entrenamenduak Frontoi-Txikin. Horrenbestez, aurre-benjamin mailako pilotariek urtarrilaren 16an, larunbata, izango dute lehen hitzordua. Aurrez, astean zehar, beste mailetako pilotarien txanda izango da betiko ordu eta egutegian. Edozein mailakoa izanik ere, lehen aldiz pilotan hasi nahi dutenei frontoira agertzeko gonbitea lutzazen die Ilunpek. \ \ Amaitzeko, aipatu ostiral honetan 19:00etatik aurrera bi pilota partida izango direla ikusgai Frontoi Txikian. 1. mailako infantiletan, Aimar Egiguren eta Josu Labaka arituko dira Hernaniren aurka eta 1. mailako kadeteetan, Haritz Aranbarri eta Mikel Unanue lehiatuko dira Tolosaren kontra. \ \