Aurrera doa Patxi Azkargortaren oroimenezko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2015ko abe. 11a, 09:39
Patxi Azkargortaren oroimenezko txapelketa aurrera doa eta faserik interesgarrienean sartzen ari da. Santo Tomas egunean jokatuko diren finalak gerturatu ahala, emozioa areagotu egin da eta partidu guztiek berebiziko garrantzia hartu dute. Txikienek, aurre-benjaminek, larunbat goizean, bihar, jokatuko dituzte ligaxkako azken partidak. Goizeko 10:00etatik aurrera Frontoi-Txikin ikuskizuna ziurtatuta izango da.\ \ Bestalde, Gipuzkoako Errendimendu txapelketan, final laurdenak izango ditugu gaur, ostirala, 19:00etatik aurrera. 1.urteko infantil mailako bi partida izango dira, Jakes Elosegik Ziotzako (Zizurkil) ordezkariaren aurka jokatuko du eta, jarraian, Aimar Egigurenek Gaztelekuko (Andoain) ordezkariaren aurka neurtuko ditu indarrak. Final erdietarako txartela egongo da jokoan bi kasuetan.