Larunbateko finalerako sarrerak salgai dira dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2015ko uzt. 21a, 16:13

Gaur, bihar eta etzi, 18:00etatik 20:00etara erosi ahal izango dira sarrerak Frontoi Txikiko bulegoan. Kantxako sarrerak 10 euro eta goiko gradetakoak 5 euro ordaindu beharko dira. Sarrerak erostearekin batera, doako autubusean izena emateko aukera izango da. Autobusa larunbat goizeko 08:30ean irtengo da anbulatorio aurretik.

Larunbat honetan, uzatailak 25, Azpeitiak eta Uhartek jokatuko duten Euskal Herriko Herriarteko finalerako sarrerak salgai egongo dira gaurtik aurrera. Finala Santio Egunean izango da, 10:30ean Iruñeako Labrit pilotalekuan, eta Gipuzkoako eta Nafarroako txapeldunak izango dira aurrez aurre.

Gaur, bihar eta etzi (asteartea, asteazkena eta osteguna) arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara erosi ahal izango dira sarrerak Frontoi Txikiko bulegoan. Kantxako sarrerak 10 euro eta goiko gradetakoak 5 euro ordaindu beharko dira.

Sarrerak erostearekin batera, doako autubusean izena emateko aukera izango da. Autobusa larunbat goizeko 08:30ean irtengo da anbulatorio aurretik.