Cesar Valverde txapelketa Santio egunez

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2014ko uzt. 23a, 09:14
Urteroko legez, aurten ere, uztailaren 25ean Cesar Valverde Txapelketako finalak izango dira Frontoi Txikian. Partidak 10:00etan hasiko dira, eta ondorengo norgehiagokak izango dira ikusgai: \ \ Pre-benjaminak: \ \ 1. partida: \ Aner Lizaso Unai Astigarragaren aurka. \ \ 2. partida \ Oier Larrañaga Enaitz Alberdiren aurka. \ \ Benjaminak: \ \ 3. partida \ Beñat Ezama Joanes Azkueren kontra. \ \ 4- partida \ Iker Otaegi eta Iñaki Arzalluz Jokin Bidezabalen eta Eneko Odriozolaren kontra. \ \ Alebinak: \ \ 5. partida \ Iker Egiguren Jakes Elosegiren aurka. \ \ Infantilak: \ \ 6. partida \ Gorka Iriarte eta Ibai Olaizola Julen Egigurenen eta Zuhaitz Eizagirreren kontra. \ \ Partiden ostean Kepa Peñagarikano pilotariari omenaldia egingo zaio, bere pilota ibilbide profesionalagatik eta Azpeitiko pilotari eman dion hauspoa eskertzeko. \ \ Goiz entreteinigarri eta pilotazale bat pasa nahi baduzue, etorri Frontoi Txikira!