Pilota partidak izango dira gaur Frontoi Txikian

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2013ko urr. 31a, 11:26
Gaur, osteguna, alebin, infantil eta nagusien mailetako pilotarien partidak izango dira, 19:15etik aurrera, Frontoi Txikian. Lehenengo partida Ilunpeko Alberdik Tartaloetxeko pilotari baten kontra jokatuko du. Bigarren partida ere alebinena izango da, eta Ilunpeko Buldainek Bergarako pilotari baten kontra neurtuko ditu indarrak. Hirugarren partida infantilena izango da, eta Ilunpeko Egigurenek Hernaniko kide bat izango du aurrean. Laugarren eta azken partida, nagusiek, lehen mailako jokalariek, jokatuko dute binaka. Ilunpeko Etxaniz eta Uzkudun Zumaiako bikotearen kontra arituko dira.