Asteburuko futbol emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2023ko urr. 2a, 17:03

Asteburuan jokatutako partidetan gure taldeek lortutako emaitzak honako hauek dira.

Preferenteko mutilak fin hasi dute denboraldia eta horrela jarraitzen dute. Larunbatean garaipen ederra lortu zuten Antzuolari 2 eta 0 irabazita.

Erregional mutilek hor izan zuten berdinketa, baina azkenean 1 eta 2 galdu zuten Elgoibarren Bren kontra.

Jubenil mutilen A taldeak Aretxabaleta UDA C taldeari 1 eta 3 irabazi zion etxetik kanpo. B taldekoek, berriz, 0 eta 3 galdu zuten Urki Cren kontra.

Kadete mutilen A taldeak atsedena izan zuen eta B taldekoek, berriz, 3 eta 2 galdu zuten Zumaiako Bren kontra.

Infantil mutilek Zarautz Bren kontra 4 eta 1 galdu zuten.

#AupaIkas