Asteburuko futbol partidak

Urte berriari hasiera eman diogu eta futbol partidak bueltan ditugu. Aste honetan gure taldeen partiden ordutegiak honakoak dira.

Preferenteko mutilek bihar arratsaldean jokatuko dute Urkiren aurka Unben 17:45ean.
 
Erregional mutilek ere bihar jokatuko dute, 15:30etan Ostadar Bren kontra Michelinen.
 
Jubenil mutilen A taldeak ere etxetik kanpo jokatuko du. Bihar eguerdian 12:15etan Usurbil Aren aurka Haranen. B taldekoek Lasarten jokatuko dute igande arratsaldean 15:00etan Texas Lasartearraren kontra.
 
Kadete A taldekoek Zarautz Cren kontra jokatuko dute igandean 9:30etan Asti Txikin. B taldekoek, berriz, atsedena izango dute asteburu honetan.
 
Infantil mutilek larunbatean Lagun Onak Cren kontrako derbia izango dute 12:00etan goiko futbol zelaian.
 
#AupaIkas