Ikasberri Kirol Elkarteak dei egin die futbolean aritu nahi duten kadete mailako mutilei. Asteartean, hilaren 26ean, egingo dute aurreneko bilera kiroldegian, 18:30ean hasita. Ikasberrik interesa duten gaztetxoei dei egin die hitzordura bertara daitezen, eta futbolaz goza dezaten.