Euskal Herriko kluben arteko gomazko pala txapelketa jokatuko dute igandean Izarraitz pilotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2018ko ots. 16a, 10:13
Datorren igandean, otsailaren 18an, Euskal Herriko kluben arteko pala partidak jokatuko dira Izarraitz pilotalekuan. Aurreneko partida 11:00etan hasiko da, eta aurrez aurre ariko dira Errekaleor (Araba) eta Ikasberri. Bigarren partidan, berriz, AƱanak (Araba) eta Altzatarrak neurtuko dituzte indarrak.