Gipuzkoako gomazko pala finala jokatuko dute Oier Alkortak eta Eneko Martijak, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea | Kirolak | Argazkia
2017-11-28 14:42

22 urte azpiko Gipuzkoako gomazko pala finala jokatuko dute Ikasberri kirol elkarteko Oier Alkortak eta Eneko Martijak, ostiralean. Norgehiagoka Zarauzko Aritzbatalde frontoian jokatuko dute, 20:00etan hasita, eta parez pare izango dute Altzatarrako bikotea.

Urtarrilean, Euskal Herriko txapela jantzi zuten Alkortak eta Martijak. Orduan, elkarrizketa egin zion Uztarriak Ikasberri kirol elkarteko bi gazteei.  

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa