Infantil nesken taldea osatu nahi du Ikasberri Kirol Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2017ko uzt. 18a, 17:43

Klubak dei egin die 12 eta 13 urteko neskei futbolera anima daitezen. Infantil nesken taldean aritu nahi dutenek, aurreneko hitzordua bihar, asteazkena, izango dute Garmendipeko futbol zelaian, 18:00etatik aurrera.

Denboraldi berriari begira dago Ikasberri Kirol Elkartea, eta aurten ere jo eta ke gabiltza lanean ahalik eta talde gehien osatzeko eta jendeari futbolean jolasteko aukera emateko. Baina aurten, nesken taldeari eman nahi diogu bultzada bereziki. Izan ere, infantil nesken taldea osatzea nahi dugu 2017-2018 denboraldirako. 

Horretarako, Ikasberri Kirol Elkarteak dei egin nahi die futbolean jolastu nahi duten 12 eta 13 urteko neskei. Interesa duten lagunek bihar, asteazkena, 18:00etan, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian zain izango gaituzte.

Aurrez aipatutako adineko Azpeitiko neska guztiak animatu nahi zaituztegu etortzera, aukera bikaina baita nesken futbola bultzatzeko eta, batez ere, ondo pasatzeko futbolean jokatuz.

Animatu etortzera! Aupa Ikasberri K.E!