Lortu dugu helmugara iristea

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2017ko eka. 6a, 14:10
Lortu dugu helmugara iristea, lortu dugu azken partidua irabaztea, lortu dugu kopa etxera ekartzea. Ez da erraza izan, baina azkenean lortu dugu kopako txapeldunak izatea, larunbatean Beasainen Intxurreren aurka jokatutako partidua irabazita. \ \ Ez zen edonolako partidua izan, kopako final handia baizik eta ilusio berezia geneukan irabazleak izateko. \ \ Partiduko jaun eta jabe izan ginen bosgarren minututik, Sabin Azpiazuk gola sartu baitzuen hasi bezain laster. Segidan, Egoitz Iraolak bigarren gola sartu zuen eta atsedenaldira joan aurretik Xabier albizuk markagailua 0-3an uztea lortu zuen. Atsedenaldian, ordea, ez ginen erlaxatu eta bigarren zatian indar handiagoz irten ginen zelaira. Irten bezain laster, aurkariek gola sartu ziguten, baina horri segituan eman genion buelta Egoitz Iraolak berriro ere sartutako golari esker. Amaitzeko, beraiek beste gol bat sartu ziguten baina gogor eutsi genion epaileak partidua bukatutzat eman arte. \ \ Hau guztia ez zen posible izango urte osoan zehar gure ondoan egon zareten guztiok gabe eta, beraz, Ikasberri K.Eko jubenil b taldeko jokalari eta entrenatzaileen partetik, eskerrik asko larunbatero gu animatzera eta babesa ematera etorri zareten guztioi, kopa hau guztiona baita. \ \ Aurtengoz amaitu zaigu denboraldia, baina hurrengo urtean ere hor izango gara beste denboraldi bikain bat egiteko eta noski, zuek geure ondoan nahi zaituztegu. \ \ Aupa gu, aupa zuek eta aupa Ikasberri K.E!! \