Ikasberri Kirol Elkarteko jubenil mutilak, ilusioz eta gogoz denboraldiari amaiera ona emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea | Kirolak | Argazkia
2017-05-18 13:03

Ikasberri kirol elkarteko jubenil mutilen lehen mailako taldea ilusioz beterik dago aurten egiten ari diren denboraldia dela eta.

Han eta hemen hainbat partida jokatu ostean, kopa ligako aurrenak izatera iritsi ziren, eta joan den astean kanporaketetako lehen partida jokatu zuten Gure Txokoaren aurka. Partida hura 4-2 irabazi zuten, eta hurrengoa jokatzeko "gogo bizia" dutela esan dute. Hori horrela, "entrenamendu ugar" egiten ari direla azpimarratu dute, ea denboraldiari amaiera ona emateko "lanean gogor" ari direla azaldu dute.

Horregatik, dei egin diete Azpeitiko eta inguruko herrietako gazte, zahar, ume nahiz helduri zapatuan, hilaren 20an, Garmendipeko zelai artifizialean jokatu duten partidara gerturatzeko: "Guztion indarra eta animoak behar ditugu partida irabazi, hurrengo fasera igaro eta gure ametsa bete ahal izateko". Partida 16:00etan hasiko da, eta Ikasberriko taldeak Urola izango du aurrez aurre.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa