Oier Alkortak eta Eneko Martijak Euskal Herriko kluben arteko pala-gomazko finala jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2017ko mar. 10a, 11:27
Hitzordu garrantzitsua dute igandean, martxoaren 12an, Ikasberri Kirol Elkarteko Oier Alkorta eta Eneko Martija pilotariek. Izan ere, Euskal Herriko kluben arteko jubenil mailako pala-gomazko finala jokatuko dute, Gasteizko Adurtza pilotalekuan. Alkortak eta Martijak Adurtzako bikotea izango dute aurkari, 11:00etan hasita.