Ikasberri Kirol Elkartearen aurreneko taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2017ko mar. 6a, 13:25
Ikasberri Kirol Elkartearen aurreneko taldeak beste garaipen bat poltsikoratu zuen atzo, hilak 5, Beasainen aurka etxean jokatutako partidan. Atzokoa partida oso garrantzitsua zen Ikasberriko preferenteentzat, eta neurketa ongi prestatu zuten maila mantentzerako bidean pauso erraldoia emateko. \ \ Ikasberrikoak laster aurreratu ziren markagailuan Igor Alberdiren golari esker. Hala, prestatutako jokaldiari esker, 1-0 aurretik jarri ziren markagailuan. Atsedenalditik bueltan, beste jokaldi batekin 2-0 jarri ziren aurretik Ikasberriko mutilak. Korner bat aprobetxatuta, Alex Altolagirreren erdiraketa zoragarria sareetarara bidali zuen Igor Alberdik bigarrenez. \ \ Ikasberrik bi goleko abantaila polita lortu zuenean, partida ongi kontrolatu zuen taldeak, eta pauso erraldoia eman zuen laugarren urtez maila mantentzeko borrokan. \ \ Partidako protagonista Igor Alberdi izan zen.\ Aupa mutilak segi lanean bukaerara arte!\ \ Hemen Ikasberri Kirol Elkarteko asteburuko partida guztien emaitzak: \ \ 2-0 Ikasberri Garoa - Beasain (Preferenteak)\ 2-3 Ikasberri Ernio Sukaldeak - Ordizia (Jubenil-a)\ 1-0 Anaitasuna-Ikasberri Pro. Leku Eder (Jubenil-b)\ 1-2 Menoska guria-Ikasberri Aratz (Infantilak)