Ikasberri Kirol Elkarteak urte amaierako festa ospatu du

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2016ko eka. 14a, 14:25
Urtero moduan, Ikasberri Kirol Elkarteak urte amaierako festa izan zuen joan den larunbatean. Goizetik hasi eta arrratsaldea bitartean, hainbat ekintza izan zituzten.\ \ Goizeko 10:00etan, maila ezberdinetako jokalarien parte-hartzearekin, Oñazko igoera egin zuten bizikletan, giro politean.\ \ Ondoren, Hotel Loiolan, futbol eta pala arloetako jokalari guztien bazkaria egin zuten, Estitxu Elduaien udal zinegotziarekin eta kirol elkarteko partaideekin batera. 140 pertsona elkartu ziren eta kirol eta maila ezberdinetako sariak banatu ziren. Aipatzekoa ere, Omar Aizpuru entrenatzaileak jasotako omenalditxoa, bai jokalari eta bai elkartekoen partetik; urteak laguntzaile eta entrenatzaile ibili ondoren, uztea erabaki baitu. Bestetik, Azpeiti Autoeskolaren eskutik, jokalariek oparitzoak ere jaso zituzten.\ \ Urteko lan onaren ondoren, sariak jaso zituzten jokalariak hauek izan ziren:\ \ - Infantil B mailan, Amets Criado (jokalari aipagarriena) eta Alex Grandoso (goleatzailea).\ \ - Infantil A mailan, Haritz Txapartegi (aipagarriena) eta Eneko Larrañaga (goleatzailea.\ \ - Kadete mailan, Iker Godoy (aipagarriena) eta Eneko Martija (goleatzailea).\ \ - Jubenil B mailan, Adur Beroiz (aipagarriena) eta Jon Ibarzabal (goleatzailea).\ \ - Jubenil A mailan, Unai Alkorta (aipagarriena), eta Jon Larrañaga eta Iraitz Garcia (goleatzaileak).\ \ - Erregional mailan, Jon Gomez (aipagarriena) eta Iñigo Garcia (goleatzailea).\ \ - Preferente mailan, Jon Igarataundi (aipagarriena) eta Joanes Olaizola (goleatzailea).\ \ Pala arloan, Eneko Martijak eta Oier Alkortak ere oroigarria jaso zuten egindako urte borobilarengatik, kadete mailako hainbat txapelketa irabazi ondoren.\ \ Modu horretan eman zitzaion amaiera 2015-2016 denboraldiari.\ \ Mila esker babesle eta gerturatu zineten guztioi, eta segi kirolaz gozatzen!\