Ikasberri Kirol Elkarteak laguntza kanpaina jarri du abian

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri Kirol Elkartea 2015ko aza. 10a, 17:09
Garai gogorrak bizi ditugu eta enpresen edo publizitatearen aldetik laguntzak jasotzea zaila dago. Hala ere, 20 urte daramatzagu kirol elkartea aurrera eramateko lanetan.\ \ Hori dela eta, kanpaina bat ipini dugu abian. Horretarako, Kirol Elkarteko zalea egiteko deia luzatzen dugu. 10 euroren truke, Ikasberri KEko Preferente edo maila goreneko partidak ikusi ahal izango dira eta bertan egiten diren zozketetan parte hartu. Zalea egin nahiz gero, asteburu honetan gorengoen mailako partiduan egin ahalko da, edota kirol elkarteari ondorengo helbidera mezu bat bidaliaz: ikasberrikirolelkartea@gmail.com\ \ Ikasberri Kirol Elkarteak bailarako mutilez osatutako zazpi futbol talde ditu; aurten ez dugu nesken talderik osatu.\ \ Horretaz gain, pilota edo atletismoa bultzatzen urteak daramatzagu. Egun, herriko kirolari eta gainerako kirol elkarteen babesa dugu eta elkartasuna gehitzea dugu helburu.\